Itxi

telebista

Kirolak

Euskal txirrindulariek irabazitako Italiako Giroko etapak, arratsaldero, ETB1en

EiTB

"Gure Bideoteka" tartea zabalduko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek arratsaldero, 16:00etan, gure txirrindularien garaipenez gozatu ahal izateko.

  • 2019ko Italiako Giroko irudian, txirrindulari bat aldapan gora

    2019ko Italiako Giroa. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Apirilaren 4ra bitartean, txirrindularitza emanaldi bereziak izango dira ETB1en eta eitb.eus-en, 16:00etan hasita. Azken urteotan euskal txirrindulariek Italiako Giroan irabazi dituzten etapak berriz ikusiz gozatzeko aukera izango dute zaleek. 

Bi ordu inguruko emanaldiak izango dira, protagonista hauekin: astelehenean, Igor Anton eta Mikel Nieve (2011); asteartean, Ion Izagirre (2012); asteazkenean, Beñat Intxausti (2013); ostegunean, Gorka Izagirre (2017); ostiralean, Mikel Landa (2017), eta larunbatean, Pello Bilbao (2019).