Itxi

telebista

12. atala

Labirintoaren joko mitikoarekin topo egingo dute taldeek gaurko "Conquis"en

EiTB

Edizio honetako jokoak berrikuntzak ditu: hormetatik kanpo egongo dira talde bakoitzeko ordezkariak aginduak ematen, eta beraiek bakarrik zeharkatu beharko dute labirintoa ikurrina eskuratzeko.

  • Labirintioaren jokoa

    Labirintioaren jokoa. Argazkia: EiTBko bideo batetik ateratako irudia

Labirintoaren jokoa izango dugu "El Conquistador del Caribe"ren 12. atalean. Lehiakideek errespetu handia diote joko honi, eta gehien gorroto dutena dela ere esan genezake. Baina, halaber, okerren egon diren talde askorentzat inflexio-puntua izan da joko honetan lehiatzea.

Hori dela eta, berdeek duten guztia emango dute mangladitik irteteko. Eiderren agurrarekin batera, infernura itzuli dira neskak; urdinek, pena handiz, Juanitori agur esan diote, baina eskertu egin dute aurreko egoerara itzultzea, bereziki, kanpamentu aberatsean daudelako. Bi talde hauek labirintoaren jokoa irabazteko aukerak dituzte, baita Gotzonen talde gorriak ere.

Talde bakoitzak lehiakide bat aukeratuko du jokoan gidari lanetarako. Haren agintzeko dohainak eta ikuspegiak berebiziko garrantzia izango dute, eta ardura horrek ere ondorioak izan ditzake; izan ere, irabazteko arriskatu egin behar da.

Edizio honetako labirintoak hainbat berrikuntza izango ditu; hormetatik kanpo egongo dira talde bakoitzeko ordezkariak, zintzilik, lehiakideei aginduak ematen, eta beraiek bakarrik zeharkatu beharko dute labirintoa ikurrina eskuratzeko.

Ez galdu "El Conquistador del Caribe" saioaren 12. atala, gaur gauean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • ETB1