Itxi

telebista

22:30ean

'La aparición' filmaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche de..."n

EiTB

Saioak, gainera, Walt Disney, Jackie Chan eta 'Ben-Hur' film ezaguna hartuko ditu hizpide.

  • 'La Aparición' pelikularen irudia

    'La Aparición' pelikularen irudia, EiTBko bideo batetik hartuta.

Gaur gauean, "La Noche de..." saioak La aparición film frantziarraren estreinaldia eskainiko du telebistan. Intrigaz eta misterioz beteriko lan honetan, Vatikanoak Frantziako hego-ekialdeko hiri txiki batera ikertzaile bat bidaliko du, bertan neska gazte bati Ama Birjina agertu zaion ala ez frogatzeko. Aktore protagonistak Vincent Lindon, Galatéa Bellugi, Patrick D'Assumçao eta Anatole Taubman dira, eta Felix Linaresek filmazioaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Saioak Jackie Chan hartuko du protagonista haren 66. urtebetze egunean, eta bere ibilbidean zehar izan dituen lesio eta istripuak errepasatuko ditu.

Horrez gain, Felix Linaresek Walt Disneyren inguruko zalantza, misterio eta intrigak argituko ditu, eta, beteak beste, haren gorpua izoztua dagoen ala ez jakingo dugu.

Amaitzeko, "La Noche de..." saioak Ben-Hur film mitikoa gogoratuko du eta pelikularen eszena ospetsuena nola filmatu zuten azalduko du.

"La Noche de... La aparición" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.