telebista
22:15ean
'Ocho Apellidos Vascos' komedia, gaur gauean, ETB2n
Euskaldunen eta andaluziarren topikoekin jokatzen du filmak, zinema-aretoetan, Estatuan inoiz diru gehien biltzea lortu duena izanik.
Ostiralean, Ocho Apellidos Vascos pelikula eskainiko du ETB2k. Emilio Martínez-Lazaro zinemagileak zuzendu zuen Borja Cobeaga eta Diego San Jose gidoilarien istorioa, eta Clara Lago, Dani Rovira, Carmen Machi eta Karra Elejalde dira protagonista nagusiak.
Estatuko zinema-aretoetan, inoiz diru gehien bildu duen filma da, Avatar-en atzetik. Andaluziarren eta euskaldunen ohiko topikoak maisuki landuta daude filmean, bai txisteetan, bai protagonisten itxuretan zein izaeretan, baita etxeen dekorazioan ere.
Finoa edo Andaluziako ardoa, ile-gogortzailea, Betis eta emakumeak dira bizitzako gauzarik garrantzitsuenak Rafa (Dani Rovira) sevillarrarentzat. Andaluziatik ez da inoiz atera horiek lortzeko, baina bere bizitzak 360 graduko bira emango du Amaia (Clara Lago) euskalduna ezagutzen duenean. Beste emakume batzuk ez bezala, ez da Rafarekin maitemindu, eta, hura konkistatu nahian, Amaiaren jaioterrira joango da, Euskal Herriko bihotzean dagoen herri guztiz abertzale batera. "Benetako euskaldun" izan nahi du Rafak, eta, horregatik, Antxon izena jarriko dio bere buruari, eta baita zortzi euskal abizen ere: Argiñano, Igartiburu, Erentxun, Gabilondo, Urdangarin, Otegi, Zubizarreta eta… Clemente.
Ez galdu Ocho Apellidos Vascos, ostiralean, 22:15ean, ETB2n.