Itxi

telebista

22:30ean

"The lady in the van" filmaren estreinaldia, gaur, "La Noche de..." saioan

EiTB

Londresko luxuzko auzo batean hainbat urtez furgoneta baten barruan bizi izan zen adineko emakume xelebre baten istorioa da, Maggie Smith aktorea protagonista duena.

  • "The lady in the van" pelikularen irudia

    "The lady in the van" pelikularen irudia, EiTBko bideo batetik hartuta

Gaur gauean, The lady in the van pelikularen estreinaldia eskainiko du "La Noche de..." saioak. Benetako gertakarietan oinarrituta, Maggie Smith aktorea da bertan protagonista, eta Mary Shepherd adineko emakume xelebrearen istorioa du oinarri. Ia bi hamarkada eman zituen Shepherdek furgoneta batean bizitzen, Londres hiriko luxuzko auzo batean aparkatuta. Istorioak aurreiritzi asko apurtu zituen; izan ere, zenbaitentzat pertsona txiro bat baino ez zen emakume horren atzean askoz gehiago zegoen.

Aurretik, "La Noche de..." saioak erreportajea eskainiko dio Uma Thurman aktoreari, aste honetan 50 urte beteko baititu. Gainera, Los vascos conquistan Hollywood atalean euskaldunen ausardia hizpide duen pelikula bat hartuko dute mintzagai; eta, azkenik, Adolf Hitlerren heriotza izango da La historia según Hollywood ataleko gaia, 75 urte beteko baitira egunotan. Zineman ikusi dugun bezala izan al zen?

"La Noche de... The lady in the van" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en