Itxi

telebista

20. atalaren aurrerapena

Joko erabakigarria Manuren etorkizunerako. Matxinada izango al da talde urdinean?

EiTB

Emozio handikoa izango da 20. atala. Immunitatearen jokoan eginkizun berezia izango duen lider bat aukeratu beharko du talde bakoitzak eta honek Manuren etorkizuna alda lezake.

0:29
Manu Maritxalar

Gaur gauean "El Conquistador del Caribe" saioaren 20. atalean ikusiko dugunez, talde urdineko kideek Manurekin duten tentsioa eta harremana eutsiezina da, eta immunitatearen jokoan galduz gero, Caguama taldearen altxatzea gerta liteke.

Lehiakideek zirkuitu bat egin beharko dute hondartutako ontzi batean dagoen ikurrinara iritsi arte. Ibilbide horrek, ordea, zailtasun bat izango du; izan ere, talde bakoitzeko kide guztiak eskumutur eta orkatiletatik girgiluekin lotuta joango dira.

Kanpamentuetan jasoko duten eskutitzean talde bakoitzak ordezkari bat aukeratu beharko du. Horrek talde bakoitzaren aginte naturalaren polemikan sakondu besterik ez du egingo: Guaraguao taldekoek Ion aukeratuko dute, eta urdinek, Isma. Ismak berak Manuren aurka egingo dituen kritikak entzun ondoren, urdinen zorigaitzeko norabidea zuzendu eta Manu baztertzeko aukera emango dio Julianek. Proposamena onartuko al dute Ismak eta gainerako taldekideek?

Astelehenero izaten da ikusgai "El Conquistador del Caribe" realitya, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Orain arteko atal guztiak EiTB Nahieran zerbitzuan daude ikusgai.