telebista
Kirola ostiralean
Lekeitioko pilota jaialdia, 'ETB Kantxa' saioan
A.H.
EITB
ETBSat kateak Kontxako Banderarako emakumezkoen sailkapena eskainiko ditu zuzenean.
-
Berasaluze VIII-Begino. Argazkia: EITB
Ostiral honetan, Lekeition arratsaldean jokatuko den pilota jaialdia eskainiko du 'ETB Kantxa' saioak 22:15etik aurrera ETB-1en. Hasteko, Olaetxea-Patxi Ruiz eta Idoate-Laskurain bikoteen arteko norgehiagoka eskainiko da eta ondoren, Berasakuze VIII-Begino eta Martinez de Irujo-Pascual izango dira, aurrez aurre, partida nagusian. Xabier Euzkitzek, Josean Tolosak eta Koldo Aldalurrek egingo dute kontakizuna.
Estropadak ETBSat-en
ETBSat kateak, bere aldetik, Kontxako Banderarako emakumezkoen sailkapena eskainiko du Donostiatik zuzenean eta Mikel Olazabal, Jose Luis Erkizia Baserri eta Ibon Gastañazpi hirukoteak egingo du kontakizuna 17:45etik aurrera.