Itxi

telebista

22:15ean

'La estrategia de la crispación' erreportajea, gaur gauean, "360º" saioan

EiTB

Eider Hurtado kazetariak aurkeztutako saioak eskuineko alderdiek koalizio gobernuaren kontra darabilten estrategia aztertuko du.

  • Eider Hurtadok eskuineko alderdien estrategia aztertuko du.

    Eider Hurtadok eskuineko alderdien estrategia aztertuko du. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Covid-19aren krisialdi honetan, Espainiako politikarien artean krispazioa eta tentsioa izan dira nagusi. Eskuineko alderdiek koalizio gobernuaren kontrako kanpaina gogorra egin dute, kaleko protestak bultzatuz eta sare sozialak astinduz. Eider Hurtado kazetariak aurkeztuta, "360º" saioak eskuineko politika alderdien estrategia hau aztertuko du gertutik, La estrategia de la crispación erreportajean.

Horretarako, hainbat politikariekin hitz egingo dute eta azken hilabeteetan Kongresuan ikusi eta entzun ditugunak azaltzen ahaleginduko dira Aitor Esteban (PNV), Mertxe Aizpurua (EH Bildu), Odon Elorza (PSE), Sofía Castañón (Unidas Podemos) eta Bea Fanjul (PP) diputatuak.

Estrategia honetan, sare sozialek garrantzia handia izan dute. Komunikazio digitaleko adituek desinformazio eta difusio taktika horien gaineko datu guztiak eskainiko dizkigute. Nor dago eskuineko perfil berri hauen atzean? Zein da FAESen papera estrategia guzti honetan?

Saioak, halaber, Esperanza Aguirre Madrilgo presidente ohia elkarrizketatuko du. Solasaldian, bere alderdiko Cayetana Álvarez de Toledoren ideia eta hitzak  oso gertukoak dituela azalduko du Aguirrek eta ez du ezkutatuko VOX alderdiko Santiago Abascalekin duen adiskidetasuna.

Bestalde, La Marea-ko Antonio Maestre kazetaria VOXek prestatzen duen ideien laborategia nolakoa den azalduko du. FAESen estiloa jarraitzen duela esango du, eduki intelektualak sortu eta Alderdi Popularrarekin lehiatzeko.

Horrez gain, eldiario.es-eko Ignacio Escolar zuzendariarekin ere izango dira, baita Verónica Fumanal politologoarekin ere.

"360º" gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.