telebista
ETB-1 eta ETB-2n
Mutrikun izango da aste honetako 'Kresala' saioa
A.H.
EITB
Horrez gain, Donostiako Aquarium-eko presidentearekin izango dira solasean.
-
'Kresala' - Mutriku
Aste honetako 'Kresala' saioa Mutrikura hurbilduko da, Gipuzkoako kostaldeko herri honetako txoko ezberdinak gertutik ezagutzeko asmoarekin. Horrez gain, Donostiako Aquarium-eko presidentearekin Kontxako hondartzan izango da 'Kresala. Hondartza horretan gaztetan bizitako uneak kontatu ditu Vicente Zaragüetak.
Bestalde, merkurioak gure osasunean sor dezakeen kaltea aurreikusiz, Osasun Publikoko ordezkariek hegalaburraren kontsumoan nazioartean sortutako alerta argitu nahi izango dute saioan. Amaitzeko, Orrua hondartzan Wave Sky surfa egiteko era probatuko du 'Kresala'k jarduera honetan aditua den kirolari batekin.
'Kresala' astearte honetan emitituko da 22:30etik aurrera ETB-1en eta igandean goizeko 10:30ean ETB-2n.