telebista
Kirolak
Erremontea eta Emakume Master Cupeko finalerdiak, asteburuan, EiTBn
EiTB
Horrez gain, zesta punta, Mikel Mindegiari eskainitako herri kirolen tartea eta Altuna, Irribarria eta Ezkurdia protagonista izango dituen "ETB Kantxa Solasean" saioa izango ditugu.
-
Emakume Master Cupeko finalerdiak Elgoibartik zuzenean
Euskal Telebistak erremontea eskainiko du larunbat honetatik aurrera zuzenean Hernaniko Galarretatik. Pilotalekuaren 50. urteurreneko torneoko partidak eskainiko dira larunbatero, 16:00etan hasita. Aste honetako norgehiagokak hauek izango dira: Urriza-Zubiri vs Juanenea-Endika eta Ansa II-Larrañga vs Goikoetxea V-Barrentxea IV.
Bestalde, igande eguerdian, 12:00etan, Emakume Master Cupeko finalerdiak izango dira ikusgai zuzenean: L. Galeano-E. Galeano vs Ruiz de Infante-Jaka eta I. Agirre-Ruiz de Larramendi vs Etxebeste-Urkizu.
Zuzeneko bi emanaldi horiez gain, bideoteka eskaintza izango dugu: larunbatean, 18:00etan, Binakako Txapelketako hainbat final eta 23:15ean zesta puntako partida historikoak; igandean, 16:00etan, Mikel Mindegia aizkolariaren balentria nagusiak eta "ETB Kantxa Solasean" saioan, 16:50ean, Altuna, Irribarria eta Ezkurdia hartuko dituzte protagonista.
Emanaldi guztiak ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango ditugu.