telebista
'Goenkale'ri errepasoa
Leonor eta Maria Luisa adiskidetuta, 'Goenkalez Blai'n, astelehenean
A.A.
EITB
Hamargarren denboraldian jazotakoa oroituko dute telesailaren protagonistek.
Datorren asteleheneko 'Goenkalez Blai' saioan, hamargarren denboraldian ‘Goenkale’n jazotakoa ekarriko dute gogora. Leonor eta Maria Luisa adikisdetu ziren denboraldi honetan esate baterako.
Koldo eta Leonorren arteko harremanak gorabehera asko du. Ezkondu ondoren gainera, Leonorrek oroimena galdu eta Koldo berriro emaztea erakartzen saiatu beharko da. Iraganaz ezer gogoratzen ez duen Leonorri, haatik, Mikel gustatzen zaio eta horrek bere harremana kolokan jarriko du. Azkenean, Leonor berriro guztia gogoratzen hasiko da eta Koldorekin zoriontsu dela jabetuko da.
Maria Luisarentzat gauzak ere nahiko oker daude. Eroetxetik irtetea lortzen duenean dirurik gabe da. Estefaniak guztia kendu dio eta Arralden berriro hutsetik hasiko da. Leonorrek lana eta etxea eskainiko dio eta biak urtetan elkarren etsai izan ondoren adiskidetu egingo dira, baina berriro elkarren arteko adiskidetasuna hautsi egingo da. Maria Luisa, gainera, Isaias bere etxearen jabe berria dela konturatuko da eta mahastiak ere bereganatu dituela. Abokatua kontratatuko du Maria Luisak eta auzi korapilotsua izango da, baina azkenean galtzen aterako da.
Horretaz guztiaz aritzeko, Maria Cruickshank urte hartan telesailaren protagonista izan zirenetako batzuekin egongo da astelehenean 22:00etan.