Itxi

telebista

Audientzia

Audientzia datu historikoak lortu ditu "El Conquistador"en finalak

EiTB

%28,0 sharea eskuratu zuen, azken 8 urteetako daturik onena. Arrakasta webgunera eta sare sozialetara ere zabaldu zen.

  • Mikel Pérez "El Conquistador del Caribe"ren 16. edizioko garailea.

    Mikel Pérez "El Conquistador del Caribe"ren 16. edizioko garailea. Irudia: EiTB

ETB2ko "El Conquistador del Caribe" saioaren finaleko atalak audientzia datu historikoak izan ditu.

Euskadin egunean zehar gehien ikusi zen telebista saioa izan zen Miramongo estudioetatik Julian Iantzik aurkeztu zuena; %28ko sharea eskuratu zuen, azken zortzi urteetako daturik onena. 296.000 lagun aritu ziren ikusten Euskadin eta eragin eremuan.

Denboraldi guztian zehar, ikus-entzuleek ongi erantzun diote ETB2ko abentura reality honi, eta hamaseigarren edizioa azken sei urteotako ikusiena izan da. Denboraldi osoko audientziaren bataz bestekoa %22,7koa izan da eta astelehen gauetako liderra izan da estreinatu zen egunetik. Guztira, bataz beste 316.000 ikusentzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.

eitb.eus-en eta sare sozialetan

Finalaren egunean, jarraitzaile ugari izan zituen "El Conquis"en online emisioak eta webgune bereziko edukiek; 48.000 erabiltzaile bakar gaindituz.

Twitter, Instagram eta Facebook bidez ere asko eta asko izan ziren gertatzen zena jarraitu zutenak. #conquisfinal traola Trending Topic izan zen Twitterren zortzi milioi inprsio lortuta eta 13.000 tweet baino gehiago idatzi ziren. Irabazlea, Mikel, ere TT izan zen. Bestetik, saioaren Instagrameko kontuak 30.0000 jarraitzaileren langa gainditu zuen.

Denboraldi osoan zehar, 1.150.000 erabiltzaile bakarrekin gora izan dira saioa online ikusi dutenak edota webguneko edukiak jarraitu dituztenak. Guztira, ia 8 milioi orri ikusi lortu ditu.