Itxi

telebista

22:15ean

"Una decisión peligrosa" suspensezko filma emango du ETB2k gaur, 22:15ean

EiTB

James Francok eta Kate Hudsonek zorpetutako bikote gaztea osatzen dute Henrik Ruben Genz zuzentzailearen thriller honetan. Pelikulak bikoteak gainditu beharko dituen arazoak erakusten ditu.

0:26
James Franco y Kate Hudson en el thriller

Euskal Telebistak Una decisión peligrosa thrillerra eskainiko du gaur gauean, 22:15etik aurrera, bere bigarren katean. James Franco eta Kate Hudson dira protagonistak, eta Tom Wilkinson eta Omar Sy aktore ezagunak ageri dira Henrik Ruben Genzek zuzentzen duen suspensezko pelikula honetan.

Filmak zorpetutako bikote gazte bat du protagonista, eta etxejabea bat-batean hil ostean etxean dirutza aurkitu eta eurentzat hartzea erabakiaren harira sortzen zaizkien arazoak aurkezten ditu.