telebista
Itsasoari buruzko saioa
Ondarroara bisitan, aste honetan, 'Kresala'n
Hegaluzearen kanpainaz eta Txatxarramendi uharteaz arituko dira, besteak beste.
Astearte honetan Ondarroan barna eramango gaitu Pedro Garcia Larraganek 'Kresala' saioan. Itsasoari buruzko saioak, besteak beste, 2011ko hegaluzearen kanpaina aztertuko du eta Sukarrietako Txatxarramendi uhartea ere ezagutuko du.
Horrez gain, Javier Puerta Donostiako arrantzale erretiratuak bere bizitza kontatuko du. Azkenik, eta beste berri batzuen artean, Donostiako La Perla bainuetxeaz, itsasoko lehenengo bainuen historiaz, arituko dira.
'Kresala' asteartean ETB-1en izango da ikusgai 22:30ean eta igandean 10:30 inguruan ETB-2n.