Itxi

telebista

22:15etan

ETB2k 'Una mujer brillante' komedia frantsesa eskainiko du, gaur, 22:15ean

EITB

Michèle Laroque frantsesak zuzendu eta protagonista duen pelikula da. Bertan, senarrak eta alabak abandonatu duten Angelaren papera hartzen du Laroquek.

  • Michèle Laroque aktore frantsesa 'Una mujer brillante' filmean

    Michèle Laroque aktore frantsesa 'Una mujer brillante' filmean

ETB2k Una mujer brillante komedia erromantikoa estreinatuko du, gaur, 22:15etik aurrera. Michèle Laroque frantziarrak zuzendu eta protagonista duen filma da. Alegia, Laroquek bere familiak abandonatutako Angelaren papera hartzen du.

Angela emozio guztietatik pasatzen da eta galdera guztiak egiten dizkio bere buruari senarrak eta alabak besterik gabe uzten dutenean. Hainbat pertsonaien laguntzaz, hain zuzen ere, Rossy de Palmak interpretatutako bere lagun karismatikoarenaz, oso hotza den amarenaz eta bere psikiatra bitxiarenaz, eboluzionatzeko eta aurrera egiteko gogoa berreskuratuko du Angelak.