Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean

Gurutze Beitia, Joseba Beloki eta Carmen Esperanza, "El Club del Tupper" saioan

EiTB

Aktoreak, txirrindulariak eta instagramerrak amatxuen errezeta kuttunak prestatuko dituzte.

  • Gurutze Beitia aktorea "El Club del Tupper" saioan

    Gurutze Beitia aktorea "El Club del Tupper" saioan. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Javi Sierra sukaldariak aurkezten duen "El Club del Tupper" saioak bigarren atala eskainiko du gaur gauean, uztailak 13. Oraingoan, Gurutze Beitia, Joseba Beloki eta Carmen Esperanza instagramerra gogotsuago lehiatuko dira Urrezko Tupper preziatua eskuratzeko.

Bigarren saio honen gaia amatxuen sukaldaritza izango da; izan ere, oroitzapen atseginak ekartzen dizkigun amaren errezeta kuttunen bat baitugu gordeta denok. Horrela, umorea ardatz hartuta, emanaldian zehar une samurrak eta gozoak ikusiko ditugu. Horixe izango da Carmen Esperanzak erabiliko duen premiazko konponbidea, bere Une Garrantzitsuenetarako Tortilla zartaginean itsasten zaionean. Carmenek egoera aprobetxatuko du bere etxea erakusteko eta bere hiru printzesak aurkezteko. Gainera, Gorka Iraizoz senarra ere tartean sartuko du garaipena lortzeko ahaleginean.

Gurutze Beitiak ere etxeko ateak irekiko dizkigu, eta sukaldean aritzeko sekreturen bat partekatuko du gurekin: tipula moztean negarrik ez egiteko erabiltzen dituen betaurreko bereziak, esaterako.

Joseba Belokik, berriz, bere semeetako bat, Markel, aurkeztuko digu. Txirrindulariak, hala ere, bat baino gehiago utziko du harrituta ezbeharraren aurrean adoretsu agertzeko duen gaitasunagatik, eta erakutsiko du sukaldean aritzeak batzuetan mendiko mendate bat igotzea baino ahalegin handiagoa eska dezakeela.

"El Club del Tupper", gaur gauean, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.