Itxi

telebista

Musika

Eñaut Elorrieta eta Modus Operandiren kontzertuak, gaur gaueko "Kulturunea" saioan

EiTB

Ilaski Serranok aurkeztuko ditu emanaldiok eta 22:30etik aurrera izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

0:26
Eñaut Elorrieta eta Modus Operandiren kontzertuak

Gaurtik, uztailak 13tik, aurrera, ETB1ek "Kulturunea" egitasmoko kontzertuak eskainiko ditu astelehenero, 22:30ean. Ilaski Serranok aurkeztuko ditu honako talde eta bakarlarien emanaldiak: Belako, Mikel Erentxun, Liher, Gari, Modus Operandi, Eñaut Elorrieta, The Soulbreaker Company, Iñaki Palacios eta bere banda, Moonshine Wagon, Xabi Solano eta Mikel Urdangarin. Itxialdiaren ostean kultur alorrari bultzada emateko EiTBk Vital Fundazioarekin elkarlanean bultzatutako ekimenak euskal artisten kontzertu sorta ederra eskaini zuen EiTBren eta Vital Fundazioaren webgunean. Orain, telebistan ikusteko aukera izango dugu.

Asteleheneko emanaldian, Eñaut Elorrieta eta Modus Operandi arituko dira. Euskal talde gutxik lortu dute Ken Zazpiren eragina. Eñaut Elorrieta da errudunetako bat, gure musika panoramako ahotsik ezagunenetakoa. 2013an bere bakarkako ibilbidean paraleloan lan egitea erabaki zuenetik, hiru disko kaleratu ditu, eta 2019an ikusi du argia azkenak.

Bestalde, Modus Operandi taldearen asmoa aspaldidanik zerabilen Iñaki Ortiz de Villalba kantariak buruan. 2017ko uztailean Andoni Matxaini (Lauroba) kantuen inguruko kezkak helarazi zizkionean, taldea antolatzen hasi zen. Ska eta rocka jai giroarekin eta konpromisoarekin nahasi nahi dute, eta musikaren oreka bilatu zuzenekoetan.

"Kulturunea" kontzertu sorta astelehenero, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.