Itxi

telebista

Xabier Lapitzen eskutik

Igandeko hauteskundeen inguruko "En Jake" berezia, gaur goizean

EiTB

Politikari eta adituek hauteskundeen ondorengo egoera aztertuko dute 09:00etatik aurrera.

  • Xabier Lapitz "En Jake" saioaren aurkezlea

    Xabier Lapitz "En Jake" saioaren aurkezlea. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.

Gaur goizean, ETB2n eta eitb.eus-en ikusgai dagoen "En Jake" saioa 09:00etan hasi eta 14:00etan amaituko da. Igandeko hauteskundeen emaitzak izango ditu ardatz, eta uzten duen mapa politikoari eta gobernu aukerei erreparatuko die.

Hasteko, ordezkari politikoen azterketa eta balorazioak jasoko dituzte. Marta Martin, Jon Iñarritu, Braulio Gómez eta Eduardo Portero izango dituzte platoan lehen orduan.

11:30etik aurrera, berriz, Naira Pinedo, Maite Ubiria, Alberto Surio eta Ina Robles egongo dira.