Itxi

telebista

Aste honetan

Kimuak katalogoaren aurkezpena, 'EITB Kultura' saioan

A.E.

EITB

2011ko aukeraketak bederatzi film labur biltzen ditu.

  • 'EITB kultura'

    'EITB kultura'

Aste honetan, 'EITB Kultura' saioak Kimuak-en katalogo berriaren inguruko erreportajea eskainiko du.  Zinemaldian barruan aurkeztuko da, hain zuzen ere aurtengo katalogoa. 2011ko aukeraketako 9 film labur izango dituzte bertan. Haritz Zubizallaga, Gregorio Muro eta Galder Gaztelu-Urrutia zuzendariek euren lanak erakutsiko dituzte saioan .

'EITB Kulturak' halaber Miguel Noguera eta 'Ultrashow' ikuskizunari tartea eskainiko diote. Baita Noizean Behin taldeari. 'Errautsez urrats' gaia eskainiko dute hauek saioan.

Halaber, Bilboko Zinema Ikusezinak, 'Filme sozialak' Jaialdiaren hirugarren edizioaz ere jardungo dira. 18 film luze eta 44 labur arituko dira lehian.

Porco Bravo bizkaitarrek ere programa hurbilduko dute euren musika. Hainbat maketen ondoren, lehen diskoa kaleratu dute 'Grooo!' izenburupean.

Bilboko Belaza Gallery aretoan Ricardo Cavoloren 'Familia ezagutuko dugu. Zur gainean egindako marrazkiak dira. Bertan bere obsesio eta beldurrak erakusten ditu, kultura ezberdinetako pertsonaiak eta bizimoduen bidez.

Derioko kultur etxean ere egongo dira. Jorge López Barredoren argazkiekin. Hijos de Chernobyl' du izenburu bere lanen erakusketak.

'EITB Kultura' astelehenean dago ikusgai 23:05ean ETB-1en, asteartean gauerdia ondoren ETB-2n eta ostiralean 22:30ean ETB-3n.