Itxi

telebista

Astelehenean

'El precio de la libertad'en aurre estreinaldia Zinemaldiaren barruan

A.E.

EITB

Mario Onaindiaren bizitza du telebistarako pelikula honek. ETBk bi zatitan emango du: lehena, bihar, 'La Noche De' bereziaren barruan eta bigarrena, datorren asteko asteazkenean.

01:17
'El precio de la libertad'

El precio de la libertad TVE eta ETBrako BlogMediaren telebistarako pelikularen aurre estreinaldia egingo da astelehen honetan Donostiako Victoria Eugenia antzokian 20:30ean. ETBk, berriz, bi zatitan eskainiko du: lehena, 'La Noche De' saio bereziaren baitan bihar asteartea, eta bigarrena, datorren astean, asteazkenean, irailaren 28an emango da zine atalean.

Mario Onaindiaren bizitza du ardatz lan honek. Historia thrillerra da. Euskadiren eta Espainiaren historia hurbila gogora dakar Mario Onaindiaren bidez. Aitzindari izan zen Onaindia, Francoren garaian heriotza zigorra ezarri zioten Burgosko prozesuan eta urte batzuk beranduago ETAk kondenatu eta heriotzarekin mehatxatu zuen. "Guztia, demokraziaren alde, Eskubide Estatuaren alde eta askatasunaren alde egiteagatik, askatasuna, hiritarraren askatasunaren zentzu zabalean hartuta alegia".

Joaquin Trincado da ekoizlea, Luis Marias gidoigilea eta Ana Murugarren egilea. 80ko eta 90eko hamarkadan elkarrekin jardun ziren zenbait zine proiektu ezagunetan, Todo por la pasta filmean, esate baterako. Oraingo honetan, Carlos Gusi Celda 211 filmaren argazki zuzendaria ere eurekin aritu da.

Aktore taldean, berriz, Quim Gutierrezek Mario Oraindiarena egiten du, Andres Herrera da Teo Uriarte, Mikel Losada Txutxo Abrisketa eta Leyre Berrocal Esozi Leturiondo. Horrez gain, Chete Lerak Isidro Infante hezurmamitzen du, Xavi Boadak Roson ministroa eta Patricia Urrutia, berriz, Ustaranen emaztea da. Horiek dira, besteak beste, aktore nagusiak, baina beste zenbait aktore ezagunek osatzen dute lan-talde zerrenda.

Asteartean, 'La Noche de...' saio berezia eskainiko da, tvmoviaren lehenengo zatiaren emanaldiaren aurretik ETB-2n. Felix Linaresek El precio de la libertad telesailaren filmazioan murgilduko da, bai istorioaren zein aktore eta filmatze taldearen inguruko sekretu ezberdinak argitzeko.

El precio de la libertad lanak telesail labur itxura hartuko du. Bi atalez osatu da eta bakoitzak 75 minutu irauten ditu. Kultura Ministerioaren laguntza du ICAAren bidez, eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailarena, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren bidez.