Itxi

telebista

Audientziak

"El Club del Tupper" astelehen gauean audientzia-buru, beste behin

EITB

Javi Sierrak aurkeztutako saioak % 17,7ko audientzia-zatia lortu du, orain arteko daturik altuena.

  • Javi Sierra sukaldari eta aurkezlea.

    Javi Sierra sukaldari eta aurkezlea. Argazkia: EiTB.

"El Club del Tupper" saioa, beste behin, astelehen gauean lider izan da, % 17,7ko audientzia-zatia bereganatuz. Javi Sierrak aurkeztutako tarteak inoizko audientzia daturik onena eskuratu du eta eguneko bigarren saiorik ikusiena izan da Euskadin, "Teleberri" albistegiaren lehen edizioaren atzetik. Halaber, 255.000 ikus-entzuleko audientzia metatuta izan du, Euskadin eta eragin eremuan.

Koikili Lertxundi futbolari ohia, Leire Orbe aktorea eta Eneko Van Horenbeke arraunlari eta telebistako kolaboratzailea izan dira lehian, eta Javi Sierrak familia errezetak prestatzea proposatu die.