telebista
22:30ean
Donostia eta Gasteiz arteko ibilbidea, osteguneko "The Basque Route" saioan
EiTB
Iñaki Urrutiak Donostiatik irten eta Olaberria, Lazkao, Segura, Zerain eta Oñati ezagutuko ditu Gasteizera bidean.
-
Iñaki Urrutiak Donostia- Gasteiz ibilbidea egingo du. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.
Ostegun honetan, "The Basque Route" saioaren zazpigarren atalean, Iñaki Urrutiak Donostia eta Gasteiz arteko ibilbidea egingo du. Hasteko, Olaberrian, Vilariño familiaren kart zirkuituan arituko da Joseba Arguiñanorekin lehian.
Gipuzkoako Goierrin barrena, Lazkaora iritsiko dira bi lagunak, eta elkarrekin denda berezi bat bisitatuko dute, Miszelanea Concept Store.
Seguran ere geldialdia egingo dute Ondarre baserria bisitatzeko. Bertan, Idiazabal gaztaren ekoizpenaren sekretuak ezagutuko dituzte.
Zerainen Iñaki Urrutiak herriko kartzela zaharra ezagutuko du eta txango ederra egingo du zurezko bizikleta batean. Herriko bolatokian, Aitziber Makazaga Euskadiko txapeldunarekin eta Sergio Arrospide umoregilearekin boloetan jolasten amaituko du bisita.
Oñatin, Torre Zumeltzegi jatetxera joango da, eta ondoren, herriko kaleetan barrena galduko da, bertako historia eta arkitektura gertutik ezagutzeko.
Ibilbidearen helmuga Gasteizen izango du Iñakik, Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan, hain zuzen ere.
"The Basque Route" ostegun honetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.