Itxi

telebista

21:15etik aurrera

CaixaBank Masterseko Bengoetxea VI-Martija vs Altuna III-Imaz, gaur, zuzenean

EiTB

21:15ean hasiko da pilota emanaldia ETB1en eta eitb.eus-en Zestoatik zuzenean.

  • CaixaBank Masters txapelketako partida batean lau pilotari lehian

    CaixaBank Masterseko partida. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Gaurko "ETB Kantxa" saioan Zestoako pilota jaialdia eskainiko du zuzenean, 21:15ean hasita. Bertan, CaixaBank Masterseko Bengoetxea VI-Martija vs Altuna III-Imaz partida jokatuko da. Aurretik, Arteaga II-Urretabizkaia II eta Egiguren V-Erostarbe bikoteak izango dira aurrez aurre. 

Joseba Urkiolak eta Abel Barriolak egingo dute kontakizuna, 21:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.