telebista
Kirolak
San Mateo Torneoko finala, igandean, zuzenean, ETB-1en
A.A.
EITB
Horrez gain, Artzain Txakurren Oñatiko Sari Nagusia eta saskibaloiko Arabako Foru Aldundia saria Caja Laboral eta Real Madril taldeen artean.
-
San Mateo torneoa. Foto: EITB
Euskal Telebistak igande honetarako prestatu duen kirol eskaintzak arratsaldean izango du hitzordu nagusia, San Mateo Torneoko finala jokatuko baita Logroñoko Adarraga pilotalekuan. Emankizuna 'ETB Kantxa' saioan jarraitu ahal izango da 17:00etatik aurrera, Gonzalez-Pascual / Saralegi-Albisu atariko partida aurretik dela.
Eguneko beste bi emanaldi nagusiak Artzain Txakurren Oñatiko Sari Nagusia, ETB-1en 16:00etan ikusgai izango dena, eta saskibaloiko Arabako Foru Aldundia saria dira. Caja Laboral eta Real Madril taldeen arteko neurketa zuzenean eskainiko da ETBK Sat-en 18:00etatik aurrera.
Azkenik, futbol jardunaldiaren berri emango dute 'Gol Festa' saioak (ETB-1, 19:30) laburrean eta 'Tribuna Gol'ek (ETBK Sat, 22:20) luze eta zabal, Mikel Olazabalek gidatuta. Eta 14:00etan Mallorca-Real Sociedad partidaren laburpena izango da ikusgai ETBK Sat-en.