telebista
Irailaren 26an
'Goenkale': German hilzorian dago
EITB
1. atalaren aurrerapena
German koman dago, bere buruaz beste egiten saiatu ondoren. Abelek, Lukasek eta Kandidok erabaki bat hartu beharko dute: German bizirik mantentzen duen makina itzali edo martxan utzi, esnatzeko esperantzarik ez badago ere.
Germanekin gertaturikoaren ondoren, Paularen eta Abelen arteko harremana ahuldu du. Karlosen eta Leoren harremana bestalde, denborarekin indartu egin da eta elkarrekin bizi dira. Harreman egonkorra dute eta Leok Karlosen seme-alabak ezagutu nahi ditu.
Ernestok emakume baten deia jasoko du. Berarekin hitzordua egingo du eta egia kontatzearekin mehatxatuko du enpresaria. Ernesto emakumearen isiltasuna erosten ahaleginduko da.
'Goenkale' astelehen eta asteartetan dago ikusgai ETB-1en, gaueko hamarretan.