telebista
Champions League
Valentzia eta Chelsearen arteko partida zuzenean ETB-1 eta eitb.com-en
EITB
20:45etik aurrera eskainiko da Juanan Legorburu, Xavier Azkargorta eta Naxari Altunaren kontakizunarekin.
-
Champions league taldea. Argazkia: EITB
Asteazken honetan, Txapeldunen Ligaren barruan, Valentzia F.C. eta Chelsearen arteko norgehiagoka jokatuko da Mestalla estadioan arratsaldeko 20:45etik aurrera eta Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du ETB-1 eta eitb.com-en bitartez. Juanan Legorburu, Xabier Azkargorta eta Naxari Altunak egingo dute kontakizuna.
Horrez gain, Txemi Galarragak aurkeztutako 'Champions League' saioak partidaren aurreko informazio guztia emango du 20:15etik aurrera eta partida amaitzean itzuliko da, hitzordua sakon aztertu eta jardunaldi honetan jokatutako beste partiden inguruan aritzeko.