telebista
Saskibaloia eta pilota
BBB eta Caja Laboral arteko partida, zuzenean, ETB-1en
A.H.
EITB
Ondoren, Arnedoko pilota jaialdia eskainiko da zuzenean.
-
Baskonia Bilbao Basket - Caja Laboral. Argazkia: EFE
Ostiral honetan, Bizkaia Bilbao Basket eta Caja Laboral taldeek Superkopako finalerdiko partida jokatuko dute Bilbon eta Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du norgehiagoka arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Xabier de la Fuente eta Josean Aldalur komentaristek egingo dute partidaren gaineko kontakizuna ETB-1en.
22:15ean, berriz, Euskal Telebistako kamerek Arnedoko pilotalekuarekin bat egingo dute zuzenean eta bertan jokatuko diren partidak eskainiko dira. Hasteko, Apezetxea-Sainz eta Gorka-Merino bikoteak izango dira nor baino nor eta ondoren Titin III-Laskurain eta Martinez de Irujo-Zabaleta. Xabier Euzkitzek eta Joxan Tolosak komentatuko dute jaialdia zuzenean.