telebista
ZINEMA ETB-N
'13 minutos para matar a Hitler' pelikula, gaur gauean, ETB2n
EiTB
Benetako gertaeretan oinarritutako istorioa kontatzen du; Georg Elser izeneko arotz batek Hitler hiltzeko plana nola antolatu zuen.
-
Fotograma de '13 minutos para matar a Hitler'
13 minutos para matar a Hitler film luzea izango da ikusgai gaur gauean ETB2n, benetako gertaera batean oinarritutako istorio harrigarria.
Georg Elser izeneko arotz batek antolatutako ekintza ikusgarria dauka ardatz pelikulak. Bigarren Mundu Gerra hasi berri zenean, Hitler akabatzeko plan bat antolatu zuen eta ia-ia lortu zuen. Hala gertatu izan balitz, historia aldatu eta hainbat bizitza salbatuko zituen Elserrek.
Harrigarria bada ere, Elser ez zen soldadu bat, ez ezkutuko agente bat. Herritar soil bat zen, arotza ogibidez, eta zerbait egiteko "behar moralak" bultzatuta aritu zen. Lehergailu bat jarri zuen Hitler eta alderdi naziko hainbat goi-kargudun bildu behar ziren garagardotegi batean. Kasualitatez, lehergailuak eztanda egin baino 13 minutu lehenago alde egin zuen handik Hitlerrek, eta horri esker irten zen bizirik.
Film luzea Oliver Hirschbiegel zinemagileak zuzendu zuen eta Christian Friedel du protagonista nagusi, Elserren paperean. Bere planak porrot egin eta atxilotu ondoren, gertatutakoa oroitzen hasiko da, eta ikuspuntu horretatik kontatu digute istorioa filmean.
22:15ean hasiko da filma ETB2n.