telebista
ETB-1 eta ETB-2n
Alsina itsasontziaren istorioa, aste honetako 'Kresala'n
A.H.
EITB
Horrez gain, Biarritzeko Itsas Museoa ezagutuko dute.
-
'Kresala'. Argazkia: EITB
Aste honetako 'Kresala' saioak Alsina itsasontziaren istorioa ezagutuko du. Ontziak euskaldun talde batek gerra ostean Senegalera egindako itsas ibilbidearen oroimenak gordetzen ditu bere baitan.
Oroitzapenekin jarraituz, saioak Joseba Beobide Santurtziko apaizak Ternuan bizi izan zituen esperientziak ezagutuko ditu eta horrez gain, Bilbon ikusgai dagoen La Pepa XVII mendeko galeoia gertutik ikusiko du 'Kresala'k.
Horrez gain, Biarritzeko Itsas Museoak ateak zabalduko ditu berritu ondoren eta itsas espezie berriak ikusgai izango dira 'Kresala'ko kameren aurrean.
Amaitzeko, kainaberarekin arrantza egingo dute Mutrikuko moilan herriko zale batzuk lagunduta.
'Kresala' astearte honetan emitituko da 23:05ean ETB-1en eta igandean goizeko 12:15etik aurrera ETB-2n.