Itxi

telebista

Kirolak

Kirol eskaintza zabala, gaur, EiTBn

EiTB

Arratsaldea Frantziako Tourrarekin hasiko da, eta ondoren arrauna, erremontea eta pilota izango da ikusgai.

  • Zarauzko trainerua

    Zarauzko trainerua. Argazkia: EiTB

Gaur, irailak 19, lau kirol emanaldi eskainiko dira. 14:35ean hasiko da Frantziako Tourraren 20. etaparen zuzeneko emanaldia. Txirrindulariek 136 kilometro egingo dituzte Luretik Planche des Belles Filleseraino. 15:00ak arte, ETB4n jarraitu ahal izango da lasterketa, eta konexioa ETB1era pasako da Gaur Egun albistegiaren ostean. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute zuzeneko jarraipena.

Arraunarekin hasiko da arratsaldeko kirol tartea ETB1en eta eitb.eus-en. 18:20an Euskotren ligako Play-Offeko lehen jardunaldia jokatuko da, eta ordubete geroago, 19:20an, Eusko Label ligako Play-Offen txanda izango da. Bi ekitaldi horien artean, baina, Bermeoko Bandera jokatuko da, eta Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute kontakizuna zuzenean.

Ondoren, "ETB kantxa" saioa izango da ikusgai. 22:15etik aurrera, 20:00etan jokatuko diren txapelketako binakako bi partida izango dira ikusgai Hondarribitik. Hasteko, Arteaga II.ak eta Urretabizkaiak Egiguren eta Erostarberen aurka neurtuko dituzte indarrak; ondoren, Olaizola II.ak eta Zabaletak Ezkurdia eta Larunberen aurka (Masters Caixabank) jokatuko dute. Xabier Euzkitze, Abel Barriola eta Ane Muruamendiaraz arduratuko dira zuzeneko kontaketa egiteaz ETB1en eta eitb.eus-en.

Gaueko txanda erremonteak irekiko du ETB4n eta eitb.eus-en. 21:00etan erremonteko banakako finalerdia izango da ikusgai, 16:00etan, Hernanin. Koteto Ezkurrak, Iñigo Aiestaranek eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren kontakizuna.