telebista
Urriaren 10ean
'Goenkale': Germanen esnaerak Madariaga familia aztoratuko du
EITB
Semea komatik esnatzeak ez du Paularen eta Abelen arteko harremana hobetuko. Lukasentzat ere zaila da egoera berria onartzea.
Germanek osasun egoera goitik behera aldatuko da. Komatik esnatuko da eta Ines erizaina izango da esnaera horren lekuko.
Aldaketa horrek ez du Abelen eta Paularen arteko egoera hobetuko. Eseri eta gertatzen zaienaz hitz egitea erabakiko dute, baina beren asmo onak praktikan jartzea ez da erraza izango.
Lukasentzat oso zaila da aitaren egoera eta berarekiko duen gorrotoa onartzea. Malen ere ez da gai bere mutil-laguna laguntzeko eta ezta semea aitarengana hurbiltzeko ere.
Lukas ere ez da gai ordea, Malen eta bere lagunen arteko harremana hobetzeko. Maleni burla egiten diote ahal duten guztietan, Itxasok batez ere. Ondorioz, eztabaida gogorra izango dute lagunen artean.
Joanak eta Manexek mundua beren aurka badute ere, hasi berri duten harremanari esker aurrera egiteko indarra aurkitzen dute.
Kandidok eta Aliziak elkar maite dute eta azkenik, alabei maitasun harreman horren berri ematea erabakiko dute.