telebista
Goizeko albistegia
Unai Sordo, ostiraleko gonbidatua 'Egun On Euskadi' saioan
A.H.
EITB
CCOO sindikatuko idazkari nagusiak Aitzol Zubizarretaren galderak erantzungo ditu.
-
Unai Sordo, CCOO sindikatuko Euskadiko idazkari nagusia. Argazkia: EITB
Ostiral honetan, Unai Sordo CCOO sindikatuko Euskadiko idazkari nagusia hartuko dute gonbidatu ETB-2ko 'Egun On Euskadi' albistegian. Aitzol Zubizarretaren galderak erantzungo ditu, Euskadik bizi duen egoera ekonomiko eta sozialaren inguruko hausnarketa sakona eginez.
Bestalde, Juan Carlos de Julian, Chelo Aparicio eta Mikel de la Fuente kolaboratzaileak gaurkotasuna hartuko dute hizpide solasaldian eta Vanessa Sanchezek, bere aldetik, eguneko albisteen berri emango du.
'Egun On Euskadi' ostiral honetan emitituko da goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.