telebista
22:30ean
"Vascos por el Mundo" saioa Hannoverren izango da, gaur gauean
EiTB
Jorge Limia kazetariak Hannover bisitatuko du bertan bizi diren euskaldunen eskutik: Ander Madariaga, Julián Fernández, Ander Foronda, Vanessa de Arriba, Edurne Fuentes eta Iñaki Marcos.
-
"Vascos por el Mundo" Hannover hirian. EiTBren bideo batetik ateratako irudia.
Gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioa Hannoverrem izango da, Alemaniako hiririk berdeenetako bat. Jorge Limia kazetariak bertan bizi diren sei euskaldunen laguntza izango du Saxonia Behereko hiriburua ezagutzeko.
Hannover II. Mundu Gerrak suntsitu zuen. Hiriaren % 90 inguru birrindu zuen gerrak, eta, gaur egun, oraindik, bonba asko daude Alemaniako lurpean. Hiriko historia ezagutzeko, Altstadteko alde zaharra bisitatuko du saioak. San Gil elizan urteko unerik hunkigarri eta berezienetariko bat biziko dute. Eraitsitako elizako kanpaiak urtean behin bakarrik jotzen du. Abuztuaren 6an Hiroshimako biktimen omenez aritu ziren, aurten Japoniako hiria suntsitu zuen bonba atomikoaren eztandaren 75. urteurrena baita.
Eilenriede basoa Hannoverren kokatuta dago, eta Europako eta ia munduko hiri-basorik handiena da. Bertan izango da saioko lantaldea, baita Tiergarten basoan ere. Oreinak ikusteko aukera izango dute. Jarraian, Herrenhausseneko lorategietan ibiliko dira eta Iker Romero ezagutuko dute, munduko eskubaloi txapelduna izandako kirolaria.
Erdi Aroko Braunschweig hirian Europako koadriga handienetariko bat ikusiko dute. Halaber, Wolfsburgen dagoen munduko fabrikarik handiena bisitatuko dute. Gainera, Hamelin herri magikoan izango dira, hiriko arratoiak desagerrarazi zituen flautista ezagunaren hirian. Grimm anaien ipuinen ibilbidearen zati bat egingo dute, eta Rapuntzel dorrera igoko dira. Loti Ederraren gazteluaren zati bat ikusteko aukera izango dute, huntz artean. Berebat, Mari Errauskinen zapata jantzi ahal izango dute.
Bitxikeriaz jositako bidaia izango da ostegunekoa. "Vascos por el Mundo" saioak Hannover bisitatuko du gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.