Itxi

telebista

Denboraldi berria

"360º" saioak monarkia ala errepublika gaia izango du hizpide gaur gauean

EiTB

22:15ean, Eider Hurtadok gidatuta eta hainbat kazetari eta politikarien eskutik, euskal herritarren iritzia aztertuko du monarkia ala errepublika gaia hizpide izanik.

0:25
¿Monarquía o república? Este domingo, en '360º'.

"360º" saioak denboraldi berriari ekingo dio gaur, urriak 4. Egungo monarkiaren egoera izango du ardatz saioak, izan ere, Juan Carlos I.a erregearen azken eskandaluek eta Espainiatik irteteak oihartzun handia sortu dute. Eider Hurtadok aurkeztuta, saioak euskal herritarren iritzia aztertuko du monarkia ala errepublika gaia hizpide izango duen eztabaida saioan.

Gizaker enpresak egindako galdeketa baten bidez, euskal gizarteak Espainiako erregetzari buruz dituen iritziak ezagutuko ditugu, baita Borboien azken jardunak eta Estatu ereduari buruzko erreferendum baten beharrari buruzkoak ere.

Horrez gain, Juan Luis Cebrian (El Pais egunkariko zuzendari ohia eta Prisa Taldeko presidente ohia), Jose Antich (El Nacional.CATeko zuzendaria), Lourdes Perez (El Diario Vascoko zuzendariordea), Luis R Aizpeolea (El País) edo Pilar Urbano (Sofia Erreginaren biografoa)  kazetarien laguntzarekin, komunikabideek errege emerituari eskaini dioten gehiegizko babesean sakonduko du saioak. Bestalde, Iñaki Anasagasti eta Ramon Jaureugi politikariekin, besteak beste, Juan Carlos I.aren blindajea eta Konstituzioak jasotzen duen bortxa-ezintasuna nola ulertu den aztertuko dute. "360º" saioa, gainera, eztabaidaren muinean sartuko da: estatu ereduaren aldaketa al da benetan? Zein dira trabak eta nolakoa izango litzateke III. Errepublika?

Ez galdu, gaur, "Monarquía o república: debate histórico" atala, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.