telebista
Xabier Euzkitzek aurkeztuta
Abel Barriolari elkarrizketa, osteguneko 'Anitzele'n
A.H.
EITB
Mikel Elizegi pilotarien itxura aldatzen saiatuko da.
-
Abel Barriola. Argazkia: EITB
Takoak etxean edo aldageletan utzita, Abel Barriola Leitzako pilotaria, babesik gabe agertuko da Xabier Euzkitzeren saioan. Aitor Elkoro, Edurne Garmendia eta Nerea Rodriguezen sakeak erantzun beharko ditu Barriolak. Horrez gain eta zerbait gorde badu, Joana Lasheras bere alderik intimoena azalarazten saiatuko da.
Bestalde, Mikel Elizegik astero-astero bezala, soziologia azterketa egingo du, eta bere ustez frontoiak gainezka izango lirateke pilotarien itxura aldaketa txiki batekin. Mikel Anterok, berriz, aurtengo kolaboratzaile berriak Abelen bizitzari musika jarriko dio.
'Anitzele' ostegun honetan emitituko da 21:55etik aurrera ETB-1en.