Itxi

telebista

Kirolak

Amezketako pilota jaialdia, gaur gauean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Horrez gain, Italiako Giroaren 13. etapa eta Zesta Puntako Hondarribiko Txapelketaren finala izango dira ikusgai.

  • Pilota

    Pilota. Argazkia: EiTB

Hiru kirol emanaldi eskainiko dira gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Batetik, Italiako Giroa izango da ikusgai 14:15 inguruan ETB4n, eta ETB1en jarraituko du 15:00etatik aurrera "Gaur Egun" albistegiaren ondoren "Ez da Giro" saioan.  13. etapa eskainiko da, Cervian hasiko da, eta, 192 km egin eta gero, Monselicera helduko dira txirrindulariak. Egunero platotik zuzenean jardungo dira Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga, Alfonso Arroio eta Alessandro Ruta eta, Italiako Giroarekin batera, txirrindularitzaren unibertsoko hainbat konturen inguruan solasean arituko dira goi mailako gonbidatuekin batera.

Bestetik, 21:15ean "ETB Kantxa" saioan bi pilota partida eskainiko dira, Amezketatik zuzenean. Hasteko, lau t'erdiko txapelketan Dario vs P. Etxeberria arituko dira norgehiagokan. Ondoren, binakako partida bat izango da ikusgai, Irribarria-L. Galarza vs Altuna III-Bikuñak jardungo dute aurrez aurre. Joseba Urkiola, Abel Barriola eta Ane Muruamendiaraz arduratuko dira jarraipena egiteaz.

Eguna amaitzeko, 23:30ak aldera, Zesta Punta izango da ikusgai. Hondarribiko Txapelketaren finala jokatuko da, arratsaldeko 19:30ean jokatuko da finala eta 23:30ean izango da ikusgai ETB1en, pilota partiden ostean. Xabier Euzkitzek eta Felix Espillak egingo dute partidaren jarraipena.