Itxi

telebista

22:30ean

Goi mailako hanburgesak dastatuko dituzte gaurko "Juego de Cartas" saioan

EiTB

Javi Sierrak aurkezten duen saioak Larrain Bus, Gure Txoko Taberna, El Pregon eta Berkanan, Burger and Coffee jatetxeak bisitatuko ditu.

  • Javi Sierra, "Juego de Cartas" saioko aurkezlea.

    Javi Sierra, "Juego de Cartas" saioko aurkezlea.

Gaur, "Juego de Cartas" saioak, janari lasterrarekin lotzen bada ere, merezi duen tokia emango dio hanburgesari. Gasteizko lau jatetxe arduratuko dira horretaz, eta hanburgesa bat jatea goi-mailako sukaldaritza esperientzia dela erakutsiko dute.

Lehenengoa Lakuarriaga auzoko Larrain Bus jatetxea izango da. Itziar Garaialde gerenteak ordezkatuko du lokala, eta bere negozioaren hanburgesa errepertorioa oso zabala dela erakutsiko digu. Hori berresten dute bere menuan agertzen diren hanburgesa izen bitxiek: pendeja hanburgesa, mexikar inspirazio argikoa, pikantea maite dutenentzat soilik egokia...

Ondoren, Gorka Perezek eta Kike anaiak gidatzen duten jatetxea hartuko dute saioan: Judizmendi auzoko Gure Txoko Taberna. Lokal handia da, eta asteburuetan eta partida dagoen egunetan lepo beteta egoten da. Sekretua, Perez anaien arabera, ondo eta prezio onean ematen dutela (mundua mundu denetik arrakasta duen formula).

Hirugarren geldialdia El Pregonen egingo dute, Gasteiz erdialdean. Horren jabeak eta sukaldariak, Mitxel Sagredok, hanburgesa karta luze bat eskaintzen du, errezetarik sinpleena duten hanburgesekin hasi eta zezen-buztanez eta txerri-hankez egiten ditun hanburgesekin bukatzeko.

Berkanan, Burger and Coffee jatetxeko jabeetako bat eta sukaldaria den Sandra Sanchez izango da azken partaidea. Bai bera eta bai bere senarra Mallorcakoak dira, baina duela urte batzuk Gasteizera bizitzera etortzea erabaki zuten euren eskaintza ondo hartuko zutelakoan.

"Juego de Cartas" saioa astelehenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.