Itxi

telebista

Audientziak

165.000 ikus-entzulek jarraitu zuten larunbatean Euskal Herriko Dantza Txapelketa

EiTB

Horrez gain, % 4,8ko audientzia-zatia bereganatu zuen, eta euskaldunon artean % 6,6ko kuota.

  • Katerin Artola eta Iker Belintxon, Euskal Herriko Dantza Txapelketako irabazleak.

    Katerin Artola eta Iker Belintxon. EiTBren bideo batetik ateratako irudia.

Urriaren 17an Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 44. edizioa eskaini zuen "Oholtzan" saioak ETB1en. Seguran hamalau bikote arituko ziren lehian txapela irabazteko helburuarekin. Izaro Iraetak gidatutako saioak, % 4,8ko audientzia-zatia bereganatu zuen, eta euskaldunon artean, % 6,6kora iritsi zen audientzia-zatia. Gainera,  165.000  ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

"Hitzetik Hortzera" saioak euskaldunon artean % 7,5eko audientzia zatia erdietsi zuen

"Hitzetik Hortzera" saioak ere audientzia datu onak lortu zituen larunbatean. Erika Lagoma eta Xabier Silveira bertsolariak izan ziren protagonista, eta bi bertsolari lesakarren joan-etorriak ezagutzeaz gain, Murgiako, Barañaingo eta Zizurkilgo bertso-saioak ere eskaini ziren. Saioak, % 3,8 ko audientzia-zatia bereganatu zuen, eta euskaldunon artean, % 7,5eko kuota. Halaber, 68.000 ikus-entzulek  egin zuten bat saioarekin uneren batean.

Bi atalak, bai "Oholtzan" saiokoa eta "Hitzetik Hortzera"koa 2020-2021 denboraldiko ikusienak izan dira.