Itxi

telebista

Euskal Telebistan

Zierbanako arrantza lehiaketa, aste honetako 'Kresala' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, triathloi eta kayak saioak egingo dituzte.

  • 'Kresala', Pedro García Larragan. Foto: EITB

    'Kresala', Pedro García Larragan. Foto: EITB

Aste honetako 'Kresala' saioa Bilboko portutik eskainiko da eta, arrainik hil gabe, Zierbanan egindako arrantza lehaiketaren lekuko izango da. Horrez gain, triathloi saio bat jarraituko du Lekeitioko hondartzan eta kirolak alde batera utzi aurretik, Kontxako hondartzara joango da 'Kresala' kayak entrenamendu bat gertutik ikustera.

Bestalde, 'Artea itsasoan' erakusketa ezagutuko dute. Itsasoa gai hartuta euskal margolarien lanek osatzen dute erakusketa. Eta amaitzeko, itsasoarekin harreman zuzena baina elkarren artean oso ezberdinak diren bi talde hartuko ditu saioak protagonista: alde batetik, Bakioko surflari gazteak, eta bestetik, Bilboko portuko amarratzaileak.

'Kresala' astearte honetan emitituko da 23:05etik aurrera ETB-1en eta igandean 12:15etik aurrera ETB-2n.