Itxi

telebista

Kirolak

Italiako Giroko 20. etapa eta Amurrioko pilota jaialdia, gaur, zuzenean

EiTB

Binakakoan, Olaizola II - Uriondo vs Larrazabal - Urrutikoetxea pilotariak arituko dira jokoan.

  • Pilota.

    Pilota. Argazkia: EiTB.

Txirrindularitza eta pilota eskainiko dira gaur, urriaren 24an. Bi emanaldiak, ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izago dira, zuzenean.

Lehenik, ETB4n izango da ikusgai Italiako Giroa, 14:00ak inguruan, eta 15:00etan, ETB1en jarraituko du, "Ez Da Giro" saioarekin. Italiako Giroko 20. etapa izango da, azken aurrekoa. Giroko mendiko azken etapa izango da: Alban hasi eta Sestrieren amaituko da 198 kilometro egin eta gero. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak, Alfonso Arroiok eta Alessandro Rutak egingo dute jarraipena.

Ondoren, 17:30etik aurrera, "ETB Kantxa" saioan Amurrioko pilota jaialdia eskainiko da. Binakakoan, Olaizola II - Uriondo vs Larrazabal - Urrutikoetxea pilotariak arituko dira jokoan. Aurretik, Imaz - Zubizarreta III norgehiagoka izango da. Xabier Euzkitzek, Mikel Idoatek eta Ane Muruamendiarazek egingo dute kontakizuna.