Itxi

telebista

22:30etik aurrera

'A la caza del rojo' atala, gaur gauean, "Vamos a Hacer Historia" saioan

EITB

Maravillas Lamberto eta bere familiaren istorioa izango du saioak ardatz.

  • Maravillas Lamberto

    Maravillas Lamberto. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, "Vamos a Hacer Historia" saioak hainbat familiak Gerra Zibilean jasan zituzten gertakari krudelen inguruan hitz egingo du. Beraien delitu bakarra beste ideologia bat izatea zen.

Larragako, Nafarroa Erdiko, Lamberto Yoldi familiaren kasua honako hau izan zen. Vicente Lamberto, aita, UGTko militantea, bere etxean atxilotu zuten 1936ko abuztuaren 15eko goizaldean. Alaba zaharrenak, Maravillasek, 14 urte zituen eta ez zuen bere aita trantze horretan bakarrik utzi nahi izan. Hori dela eta, berarekin joatea eskatu zuen.

Aita-alabak herriko udaletxera eraman zituzten. Han, aita ziegan sartu zuten, eta alaba, beste gela batean. Bere ahizpa Josefinaren hitzetan, "bertan, bereziki, ez zizkioten laztanak egiten", azpimarratu du saioan egindako elkarrizketa batean.

"Vamos a Hacer Historia" saioak agerian utziko du, beste behin ere, Espainiako Gerra Zibilak eragin zuen ankerkeria; izan ere, gizakiaren alde txarrena azaleratu zuen, eta ia egun batetik bestera pertsonak benetako piztiak bihurtu zituen.

Besteak beste, bortxaketa gerrarako arma gisa ere erabiltzen zela aztertuko dute, eta gaur egungo Nafarroan garai haietan eragindako zauriak zenbateko mina eragiten jarraitzen duen erakutsiko du.

A la caza del rojo atala "Vamos a Hacer Historia" saioan, gaur gauean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.