Itxi

telebista

21:15ean

Bi pilota partida Munitibartik, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Lehenik Jaka - Uriondo vs Bengoetxea - O. Etxebarria jokatuko da. Ondoren, Urrutikoetxea - Aretxabaleta vs Ezkurdia - Bikuña izango da ikusgai.

  • Pilota.

    Pilota. Argazkia: EiTB

Baiko enpresan greba egindako 15 pilotariek akordioa lortu dute Eskuzko Pilota Enpresaren Ligarekin, eta lanuztea bertan behera utzi dute. Horrenbestez, binakako bi pilota partida izango dira ikusgai gaur gauean.

21:15ean "ETB Kantxa" tartea eskainiko da zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en. Lehen partida Jaka – Uriondo vs Bengoetxea – O. Etxebarria izango da. Jarraian, Urrutikoetxea – Aretxabaleta bikotea Ezkurdia – Bikuñaren aurka arituko dira. Xabier Euzkitze, Mikel Idoate eta Ane Muruamendiarazek egingo dute partiden kontaketa.