Itxi

telebista

Kirolak

Bi pilota jaialdi eta Urrezko Aizkolariak, gaur, ETB1en

EITB

Lehenik, Legution jokatuko den emakumezkoen pilota jaialdia eskainiko da eta arratsaldean berriz, Urrezko Aizkolariak eta Eibarko gizonezkoen pilota jaialdia izango dira ikusgai.

  • Pilota

    Pilota. Argazkia: EITB

Hiru kirol emanaldi eskainiko dira gaur ETB1en: emakumezkoen pilota jaialdia Legutiotik, gizonezkoena Eibartik eta Urrezko Aizkolariak txapelketa Maeztutik.

Hasteko, 12:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en, Legution jokatuko den emakumeen pilota jaialdia izango da ikusgai, zuzenean. Lehenik, Garai-G. Aldai vs Ruiz de Infante-Arrillaga arituko dira aurrez aurre, eta, ondoren, Larrarte-Mendizabal vs A. Aldai-Orbegozo. Galtzen duten bikoteak txapelketatik kanpo geratuko dira. Horrez gain, pilota mistoarekin jokatuko dira partidaak eta Iñigo Aiestaranek, O. Arrizabalek eta Elena Azpeitiak egingo dute jokaldien jarraipena.

Ondoren, 16:00etan, Maeztun izango den Urrezko Aizkolariak txapelketaren bigarren jardunaldia eskainiko du ETB1ek. Olano, Suharri, Resano eta Txapartegi izango dira eguneko lehiakideak, eta Ibon Gaztañazpik eta Jose Etxebestek egingo dute kontakizuna.

Eta igandeko kirol jardunaldiarekin amaitzeko, 17:00etan, "ETB kantxa" saioak Eibarren jokatuko den gizonezkoen pilota jaialdia eskainiko du. Lehendabizi, final-zortzirenetako buruz buruko bi partida jokatuko dira: Jaka vs Bakaikoa eta Altuna III vs Peña II. Ondoren, Egiguren V-O. Etxeberria vs Salaberria-Ruiz arteko binakako partida izango da ikusgai. Xabier Euzkitzek, Abel Barriolak eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren kontakizuna, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.