Itxi

telebista

Kirolak

Bigarren B mailako futbola eta buruz buruko final-laurdenak Bilbotik, gaur, EITBn

EITB

Final-laurdenetan Urrutikoetxea eta Jaka pilotariak arituko dira aurrez aurre Bilbotik.

  • Pilota

    Pilota. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Bi kirol emanaldi eskainiko dira zuzenean, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en. Lehenik, bigarren B mailako futbol partida bat izango da ikusgai, eta ondoren, pilotako buruz buruko final-laurdenak.

15:45ean, bigarren B mailako Atheltic B vs Alaves B arituko dira jokoan Lezaman. Futbol partidaren zuzeneko jarraipena Naxari Altunak eta Juanan Larrañagak egingo dute.

Gero, 17:15 aldera, "ETB Kantxa" saioak bi pilota partida eskainiko ditu. Lehenengo, buruz buruko promozio txapelketan Elordi vs Altuna arituko dira, eta ondoren, final-laurdenetan Urrutikoetxea vs Jaka. Bilbon jokatuko dira biak. Partiden kontakizuna, Xabier Euzkitzek, Mikel Idoatek eta Ane Muruamendiarazek egingo dute.

Ondoren, 20:00 aldera, ETB4 kateak, binakako pilota partida bat eskainiko du, OlaizolaII-Elizegi vs PeñaII-Salaverri II pilotarien artekoa.