Itxi

telebista

Kirolak

EHF ligako eskubaloi partida, Urrezko Aizkolariak eta pilota, gaur, EITBn

EITB

Pilotako buruz buruko final-laurdenak Eibartik jokatuko dira, alde batetik, Elezkano II vs Agirre izango dira aurrez aurre eta ondoren, Ezkurdia vs Altuna III.

  • Bera Bera eskubaloi taldea

    Bera Bera eskubaloi taldea. Argazkia: EITB

Hiru kirol emanaldi eskainiko dira gaur ETB1en: eskubaloia, herri kirolak eta pilota. Eskubaloia eta pilota eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahal izango dira.

Lehenik, 12:10ak aldera, EHF ligako eskubaloi partida bat izango da ikusgai, Bera Bera eta Zvezda taldeak arituko dira jokoan Donostian. Partidaren jarraipena, Jon Ander Gorospek eta  Asier Zubiriak egingo dute.

Ondoren, 16:00etan, herri kirolak eskainiko dira, Urrezko Aizkolarien jardunaldia hain zuzen. Trebiñun arituko dira jokoan, eta kontakizuna, Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek egingo dute.

Bukatzeko, 17:00etan, "ETB Kantxa" saioan Eibarko jaialdia eskainiko da. Izan ere, buruz buruko final-laurdenetako bi jokatuko dira. Lehenik, Elezkano II vs Agirre arituko dira, eta ondoren, Ezkurdia vs Altuna III. Horiez gain, promozioko partida bat ere jokatuko da, horretan, aurrez aurre arituko dira Urretabizkaia II eta Egiguren V. Xabier Euzkitze, Abel Barriola eta Elena Azpeitia arduratuko dira jarraipena egiteaz.