Itxi

telebista

20:00etan

Inoson izango da, gaur, "Historias a Bocados" saioa

EITB

Joseba Arguiñanok gidatutako saioak Juan Felix Zurimendi, Nati Acalde, Juantxu Luja eta Zuriñe Ortueta ezagutuko ditu.

  • Joseba Arguiñano Inoson

    Joseba Arguiñano Inoson. Argazkia: "Historias a Bocados"

Joseba Arguiñanok gidatutako "Historias a Bocados" saioa Inoson izango da gaur, Arabako Urkabustaiz udalerria osatzen duten herrietako batean.

Juan Felix Zurimendi Amurrion jaio zen, eta txikia zenean bere aitona-amonak baserritar munduan bizi zirela ikusita, baserri bat erosi zuen Inoson. Ondoren, behiak hazten  hasi zen, eta orain, pirinear arrazako 70 behi baino gehiago ditu. Horrez gain, bere marka propioa duen haragia ere saltzen du. Herrira iritsi bezain laster ingurune paregabe batean bizi diren behiak zaintzen hasiko da Joseba. Une gastronomikorako, nola ez, txuleta bat prestatuko dute, piper eta hongoekin lagunduta, guztia Km 0.

Nati Alcaldek eta Juantxu Lujak Inoson etxe bat erosteko aukera izan bezain pronto bertara bizitzera joatea erabaki zuten. 6.000 metro koadroko eremu batean eraikita dago etxea. Bertoko lorategian bertan jasoko ditu Josebak arku-tiroko eskolak Natiren eskutik, bere garaian Euskadiko Txapelduna izan baitzen modalitate horretan. Ondoren, Arguiñanok Juantxori lagunduko dio sukalde kontuetan, antxume bat labean prestatzen duten bitartean, entsalada bat prestatuko dute elkarrekin.

Zuriñe Ortueta da duela 21 urtetatik Ziorregi Gaztandegiko burua. Bera eta bere senarraren artean 400 ardi latxa zaintzen dituzte, eta haien esneaz baliatuta hainbat motako gaztak prestatzen dituzte, Idiazabal Gazta jatorri-izenpean. Arguiñanok puntalette krematsua perretxikoekin eta ahatea Idiazabal gaztarekin prestatuko du. Eta trukean, etxeko gazta dastatzeko aukera izango du.

"Historias a Bocados" saioa igandetan izaten da ikusgai, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.