Itxi

telebista

22:30ean

'El Juez' filma eskainiko du "La Noche De..." saioak gaur gauean

EITB

Horrekin batera, Felix Linaresek aurkezten duen saioak 'Quién Sabe Dónde', 'Línea Caliente' eta 'Crónica de Sucesos' atalak ere eskainiko ditu.

  • 'El Juez' pelikularen fotograma bat

    'El Juez' pelikulako fotograma bat. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, Felix Linaresek aurkezten duen "La noche De..." saioak intriga eta suspensez beteriko film bat eskainiko du: El Juez (The Judge, 2014). Drama judizial bat da, eta, besteak beste, Robert Downey Junior eta Robert Duvall dira bertako protagonista nagusiak.

Aurretik, Quién Sabe Dónde atalean, saioak Meg Ryanen inguruan jardungo du, ostegun honetan 59 urte beteko baititu. Cuando Harry Encontró a Sally eta Algo Para Recordar filmengatik egin zen ezaguna, eta mundu mailan diru gehien irabazten zuen aktore bihurtu zen haiei esker, film bakoitzeko 15 milioi dolar irabazten baitzituen. Orain, ordea, 22 urte daramatza arrakasta handiko filmetan parte hartu gabe, eta azken urteetan zinema-zuzendari edo telebista-ekoizle bezala aritu da.

Ondoren, nahita egindako anakronismo batzuk azalduko ditu saioak Línea Caliente atalean. Besteak beste, Maria Antonieta, Malditos Bastardos, Destino de Caballero, Gladiator edota Rey Arturo lanetan agertu diren anakronismo bitxienak emango ditu ezagutzera.

Amaitzeko, Crónica de Sucesos atalean, Adolf Hitlerrek Clark Gable hiltzeko agindua eman zuela ezagutuko dugu. Dirudienez, Lo que el viento se llevó filmeko protagonista borondatez sartu zen aireko armadan Bigarren Mundu Gerrara joateko. Felix Linaresek horren inguruko xehetasunak emango ditu.

El Juez filma gaur izango da ikusgai "La Noche De..." saioan, 22:30ean, ETB2n.