Itxi

telebista

22:15ean

'Los niños de Villa Emma' pelikula, gaur gauean, ETB2n

EITB

Bigarren Mundu Gerra garaian kokatuta, benetako gertakarietan oinarritutako filma da. Alemania, Austria eta Yugoslaviako 73 ume eta gaztetxo judutarren istorioa azaltzen du.

  • 'Los niños de Villa Emma' filmeko irudia

    'Los niños de Villa Emma' filmeko irudia.

ETB2k Los niños de Villa Emma pelikula eskainiko du gaur. Nikolaus Leytner zinemagile austriarrak gidatuta, Sophie Stockinger, Muriel Wimmer eta Ludwing Trepte aktoreak dira protagonistak. 

Bigarren Mundu Gerra garaian kokatuta dago filma, eta benetako gertakarietan oinarrituta. Alemania, Austria eta Yugoslaviako 73 ume eta gaztetxo judutarren istorioa azaltzen du. Nazietatik ihesi, Italiako etxe handi eta dotore batean topatu zuten babesa, Villa Emman, hain zuzen ere.

Ez galdu Los niños de Villa Emma filma, gaur, ETB2n, 22:15etik aurrera.