Itxi

telebista

Ostiralean

Mike Tyson eta Manny Pacquiao protagonista, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.H.

EITB

Saioak boxeolarien borrokaldi bana eskainiko du.

  • 'Boxeo izarrak', argazkia: EITB

    'Boxeo izarrak', argazkia: EITB

Aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioaren emanaldiaren lehen atalean, Mike Tysonek 19 urte zituela Jesse Fergusonen aurka egindako norgehiagoka eskainiko da. Orduan, Tysonek 17 borrokaldi zituen eginak eta denak k.o-z irabaziak. Fergusonek ostera, 14 garaipen eta galdutako borrokaldi bakarra.

Saioak eskainiko duen bigarren neurketa Manny Pacquiao eta Shane Mosleyren artekoa da. Pacquiao filipinarra gaur egungo boxeolaririk onena da eta sei pisutan izan da Munduko txapeldun. Shane Mosley, azken hamabost urteotako izar handietako bat: guztira 17 bider izan da Munduko txapeldun.

Azkenik, britainiarren arteko welter pisuko txapelketa bat: Frankie Gavin eta Young Mutley izango dira protagonistak. Saio honetan komentarista lanak Pello Etxebarria Bilboko boxeolari afizionatuak egingo ditu.

'Boxeo Izarrak' ostiral honetan eskainiko da 22:25etik aurrera ETBK Sat katean eta 00:20ean ETB-1en.