Itxi

telebista

22:30ean

'Forsaken' filma, gaur gauean, "La Noche De..." saioan

EITB

Gainera, 'El Metódo De...', 'Peor Imposible' eta 'Crónica de Sucesos' atalak eskainiko ditu Felix Linaresek aurkeztutako saioak.

  • 'Forsaken' filmeko irudi bat

    'Forsaken' filmeko irudi bat, EITBren bideo batetik ateratakoa

Gaur gauean, Felix Linaresek gidatutako saioak Forsaken western filma eskainiko du. Filmak Donald Sutherla eta Kiefer Sutherla aktoreak ditu protagonista, eta filmean bezala, bizitza errealean bi aktore horiek ere aita-semeak dira. Demi Moore aktorea ere agertzen da filmean, Sutherlatarren laguna zela eta, papera onartu baitzuen.

Aurretik, saioak Scarlett Johansson hartuko du protagonista, El Método De... atalean bere 36. urtebetetzea dela eta. Aktoreak hainbat sari irabazi ditu: Tony saria, BAFTA saria, Cesar saria, Veneziako eta Erromako zinema-jaialdietako emakumezko aktore onenaren saria, Urrezko Globoetarako bost izendapen eta Oscar sarietarako bi izendapen. Zenbait paper egiteko zaldi gainean ibiltzen, arte martzialetan, boxeoan eta taktika militarrak bezalako jarduerak ikasi behar izan zituen, eta horretarako nola prestatu zen ezagutzera emango du astearteko saioak.

Ondoren, Peor Imposible atalean Felix Linaresek Hollywoodeko historiako heriotzarik txarrena, transformaziorik txarrena edo maitasun eszenarik txarrena zein izan diren azalduko du.

Amaitzeko, Crónica de Sucesos atalean, Gene Tierney aktoreari buruz hitz egingo du saioak, New Yorkeko aktorearen ibilbide pertsonal eta profesionala errepasatuz.

"La Noche De..." saioa asteartetan izaten da ikusgai, 22:30etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.